Koronabirusa Azpeitian

Zorion agurren txokoa zabaldu du Uztarria.eus-ek

Aurrerantzean, zorion agurrak jarri ahal izango dituzte herritarrek webgune honetan. Uztarria.eus-en zorion agurra jarri nahi duten herritarrek testua eta urteak betetzen dituen herritarraren argazkia bidali beharko dituzte uztarria@uztarria.com e-posta helbidera.

Koronabirusa dela eta, herritarrek zailtasunak izan ditzakete familiakoei, lagunei nahiz gertukoei zorionak emateko, eta horregatik, Uztarria.eus-ek zorion agurren atal berezi bat sortu du. Aurrerantzean, beraz, horiek nahi duten pertsona zoriontzeko aukera izango dute webgune honen bidez. Uztarria.eus-en zorion agurra jarri nahi duten herritarrek testua eta urteak betetzen dituen pertsonaren argazkia bidali beharko dituzte uztarria@uztarria.com e-posta helbidera. Horiek zoriondu nahi duten herritarraren urtebetetze eguna ere zehaztu beharko dute mezuan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide