Koronabirusa Azpeitian

Koronabirusa dela eta, txaloak osasun langileei

Uztarria.eus 2020ko mar. 15a, 12:40

Koronabirusa eragiten ari den krisia dela eta, halabeharrez, etxean gelditu beharra dute herritarrek. Horren aurrean, gero eta jende gehiago dago egunotan balkoietan. Atzo gauean, gainera, beste hainbat herritan indarra hartzen ari den ekintza bat egin zuten zenbaitek Azpeitian. Artzubia kalearen inguruan hartutako bideoa da honako hau. Bertan, herritarren txaloak entzun daitezke, osasun langileak egiten ari diren lana eskertzeko.