'Hi selfie!' saioa egingo dute martxoaren 13an Plazatarrak egitasmoan

Plazatarrak egitasmoaren barruan Hi selfie! izenburuarekin saioa antolatu dute martxoaren 13rako. Saio hori Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleentzako eta gurasoentzako izango da. Aurrez izena eman beharra dago parte hartzeko.

Ikasturteko bosgarren saioa antolatu dute Plazatarrak egitasmoaren barruan martxoaren 13rako, ostirala. Hi selfie! izenburua jarri diote saioari, eta Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei eta haien gurasoei edota arduradunei zuzendutakoa da.

Herriko plazan elkartu eta bertan egingo dute saioa, 17:30ean hasi eta 19:00ak bitartean.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, eta horretarako epea martxoaren 11n (asteazkena) bukatuko da. Izena emateko Gazte Informazio Bulegora joan beharko da, 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu, gib@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi edota Txiki Txoko eta Iturritxiki ludoteketan. Ezinbestekoa izango da lau umeko gutxienez arduradun edota guraso batek izena ematea eta ekintzan parte hartzea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide