Ekonomiaren sustapenerako dirulaguntzak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

19:00etan egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian. Ekonomia sustatzeko dirulaguntzez gain, Bustinzuriko Errebaleko udal sustapeneko etxebizitzak eraikitzeko kalifikazio aldaketa bat ere egingo dute. Bestalde, udalaren eta Juan Antxieta musika eskolaren arteko hitzarmena ere jorratuko dute.

Gaur, martxoak 2, ezohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek. 19:00etan hasiko da bilkura udaletxeko areto nagusian, eta besteak beste, ekonomia sustatzeko dirulaguntzak izango dituzte hizpide. Horrez gain, Bustinzuriko Errebaleko udal sustapeneko etxebizitzak eraikitzeko kalifikazio aldaketa bat ere egingo dute. Gainera, Juan Antxieta musika eskolaren eta udalaren arteko hitzarmena ere hizketa gai izango dute.

Honako hau da gaurko udalbatzarreko gai-zerrenda:

1.- Udalbatzak 2020ko otsailaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Buztinzuri Errebala 2-4 promozioan eraikiko diren babes publikoa duten udal etxebizitza tasatuen behin-behineko kalifikazioa onartzea.

3.- Azpeitiko ekonomia sustatzeko dirulaguntza programa: oinarri orokorrak eta 2020. ekitaldirako deialdia onartzea.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Juan Antxieta musika eskolaren arteko hitzarmena, bandaren zuzendaritza bideratzeko.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuegoaren artean udal erroldaren datuak egiaztatzeko hitzarmena.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide