Izena eman daiteke otsailaren 19an liburutegian egingo duten eskulan tailerrean

Uztarria.eus 2020ko ots. 10a, 16:32

HH5eko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta 18:00etan hasiko da. Otsailaren 17an bukatuko da izena emateko epea.

Eskulan tailerra egingo dute otsailaren 19an, asteazkena, Azpeitiko Udal Liburutegian, eta gaur zabaldu dute saioan izena emateko epea. HH5eko haurrei zuzendutako tailerra izango da, eta 18:00etan hasiko da tailerra. Plazak mugatuak dira, eta beraz, aurrez izena eman behar da; datorren astelehenean, otsailaren 17an, amaituko da horretarako epea. Liburutegian bertan eta ludotekan eman daiteke izena.