Karnabalak 2020

Karnabaletarako jantziak prestatzeko tailerra egingo dute igandean, Ekoetxean

Uztarria.eus 2020ko ots. 10a, 13:01

6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren senitartekoei zuzendutako ikastaroa izango da. Plazak mugatuak dira, eta aurrez izena eman behar da.

Familia guztiarentzako Ekoetxean antolatzen dituzten ekintzen artean, karnabaletako jantziak egiteko tailerra egingo dute datorren igandean, otsailaren 16an. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta haien senitartekoek ere izango dute tailerrean parte hartzeko aukera. Partaideak 11:00etatik 13:00etara bitartean arituko dira mozorroak prestatzen. Saioan parte hartzeko plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena, 943-81 24 48 telefonora deituta; ostirala –otsailak 14– da horretarako azken eguna.