Alaitz Badiola finalaren atarian gelditu da Emakumea Pilotari Txapelketan

Alaitz Badiola.

Azpeitiarrak eta Maider Mendizabalek 22-19 galdu zuten Eneritz Arrietaren eta Maddi Mendizabalen kontra, herenegun Alegiako Elorri pilotalekuan jokatutako finalaurrekoan.

Iaz bigarren mailakoan txapela jantzi ondoren, aurten lehen mailako finalaren atarian gelditu da Alaitz Badiola Emakumea Pilotari Txapelketan.

Herenegun jokatutako finalaurrekoan, 22-19 galdu zuten azpeitiarrak eta Maider Mendizabalek Eneritz Arrietaren eta Maddi Mendizabalen aurrean. Alegiako Elorri pilotalekuan jokatu zen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bigarren urtez jarraian antolatu duen txapelketaren finalaurretako jardunaldia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide