Jendeak badu irudimena

Arana kaleko beiraren edukiontzi batean irudi berezi bat agertu da. Herritar batek bidali du argazkia gaur, asteazkena, Uztarriaren erredakziora, eta irudian ikus daitekeenez, bateren batek badu irudimena; izan ere, itsas txakur baten irudia margotu du edukiontzian.