'Star Wars: el ascenso de Skywalker' filma emango dute bihar eta etzi Soreasun

Uztarria.eus 2020ko urt. 16a, 09:48

Star Wars: el ascenso de Skywalker filma emango dute asteburuan Soreasu antzokian. Bihar eta etzi ikusi ahal izango da filma; izan ere, sansebastianak tarteko, igandean eta astelehenean festa giroa izango da nagusi herrian. Bihar, ostirala, 22:00etan emango dute filma; eta etzi, zapatua, 16:30ean eta 19:30ean. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke aurrez, baina egunean bertan ere salgai jarriko dituzte Soreasuko lehiatilan.

Star Warsen bederatzigarren lana 2019an AEBetan sortutakoa da, eta George Lucas da haren zuzendaria. El Ascenso de Skywalker 2015ean hasi zen trilogiaren amaiera da; hain zuzen ere, Skywalkerren historiaren azken kapitulua da.