Juaristi ISB, Zilarrezko LEB Mailako Kopako txapeldun

Juaristi ISBko jokalariak eta talde teknikoa garaipena ospatzen. (Maialen Etxaniz)

Aurreikuspen guztien gainetik, Juaristi ISBk 74-69 irabazi dio Gironari. Partida guztian zehar Girona izan da aurretik markagailuan, baina etxeko mutilek azken minutuetan aurrea hartu diote markagailuan, eta orduan lehertu da festa. Azpeitiko Udalak igandean egingo die harrera txapeldunei, 18:00etan.  

Azken unera arte borrokatuta. Modu horretan lortu du Juaristi ISBk saskibaloiko Zilarrezko LEB Mailako Kopako txapeldunaren titulua. Beste garaipen handi bat ISBren historiarako, eta eskuratutako aurreneko titulua. 

Azpeitiko kiroldegian jokatu da gaur, abenduak 28, Espainiako Zilarrezko LEB Mailako Kopako finala, 19:00etan hasita. Kiroldegiko armailak jendez goraino bete dira gaurko finalerako, eta partidak iraun duen bitartean jai giroa izan da nagusi. Dena den, azken laurdenean lehertu da festa. Izan ere, partida guztian zehar Girona joan da aurretik markagailuan, baina ISBko mutilek aurrea hartu diote azken minutuetan. Tentsioak tentsio, etxekoek ondo baino hobeto egin dituzte defentsa eta eraso lanak azken unera arte, eta horrela lortu dute markagailuari eustea. Aurreikuspen guztien gainetik, Juaristi ISBk 74-69 irabazi dio Gironari. 

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, bihar arratsaldean –18:00etan– egingo diete harrera Juaristi ISBko txapeldunei udaletxean.

Argazki bilduma, hemen

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide