Gabonetako jaialdi koloretsua egin dute Iraurgi Ikastetxeko ikasleek

Gabonetako jaialdia egin dute gaur Iraurgi Ikastetxeko ikasleek, 17:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Gainera, jaialdiaren aurretik, azken urteetan egin izan duten moduan, Iraurgiko batukada taldeko kideak kalez kale ibili dira Alde Zaharreko txokoak musikaz alaitzen. Aurten, gainera, jaialdia amaitu ostean ere atera dira kalera batukada taldeko gaztetxoak. 

Ohi bezala, Gabonetako jaialdian ez dira falta izan dantzak eta kantuak, ezta jaiotzaren antzezpena ere. Iraurgiko trikitilarien emanaldiarekin hasi da jaialdia, eta ondoren, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dira protagonistak. Besteak beste, Txiki handiakEuritan dantzan, Goazen iraganaz gozatzera, Agindutakoa bete egin behar da, Joyful-Joyful eta Ametsetatik, ongi etorrira kantak abestu eta dantzatu dituzte jaialdian zehar. Ondoren, otarrea zozkatu dute, eta bildutako dirua Caritasera bideratuko du Iraurgi Ikastetxeak. Jaialdia borobiltzeko Gu geu izateko bidea abestia kantatu dute ikasle guztiek elkarrekin. Guztien artean, jaialdi koloretsua eta alaia osatu dute.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide