Juan Antxieta musika eskolakoek kalejira egingo dute 19:00etatik 19:20 aldera, herriko kaleetan barrena, Musikalean izenburupean. Eguraldi txarra bada, ikusi egin beharko da non egiten duten kalejira hori. Jarraian, 19:30ean, Santa Zezilia eguneko jaialdia egingo dute, Soreasu antzokian.