Unai Alberdik eta Unai Salegik Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute etzi

Ilunpeko pilotariek Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxoren eta Urruzolaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da finala, 16:30ean hasita.

Kluben arteko ezker hormako Gipuzkoako Txapelketako binakako finala jokatuko dute Ilunpe pilota elkarteko Unai Alberdik eta Unai Salegik zapatuan, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 16:30ean hasita. Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxoren eta Urruzolaren kontra neurtuko dituzte indarrak senior mailako finalean.

Hiru partidako jaialdia izango da; izan ere, Ilunperen eta Pagazperen neurketaren aurretik, Mundarrok eta Tolosak eta Mundarrok eta Añorgak jokatuko dituzte jubeniletako naiz seniorren bigarren mailako finalak.

 

 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide