Eman daiteke izena azaroaren 25aren harira antolatutako autodefentsa feminista ikastaroan

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioareko Egunaren harira, azaroaren 23an autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko du Emagin elkarteak Emakumeen Txokoan. Zortzi orduko tailerra izango da, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, hilaren 23an autodefentsa ikastaroa izango da Emakumeen Txokoan. Dagoeneko eman daiteke izena autodefentsa ikastaroan.

Emagin elkarteko hezitzaileek eskainiko dute tailerra, eta zortzi orduko iraupena izango du. Goizean, 10:00etatik 14:00etata egingo ikastaroa. Arratsaldean, berriz, 15:30etik 19:30era. 

Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez Emakumeen Txokora bertaratuta edo 688 75 10 00 telefonora deituta edo idatzita. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide