Adin tarte desberdinetako umeei zuzendutako igeriketa ikastaroak eskainiko ditu Kirol Patronatuak azaroan eta abenduan. Azaroaren 22tik abenduaren 13ra bitartean izango dira saioak, astelehenetik ostiralera: 4 eta 6 urte bitarteko haurrek 17:30ean izango dituzte saioak; eta 7 eta 13 urte artekoen saioak, berriz, 18:20an izango dira. Dagoeneko eman daiteke ikastaroetarako izena, igerilekuan. Bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute, eta Kirol Patronatuko bazkide ez direnek, 94,66 euro.