Latxa ardiaren artilea bilduko dute Lapatxen urriaren 21etik 30era

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 17a, 14:07

Artilearen bilketari konponbidea emateko jasoko dute material hori Lapatxen.

Latxa ardiaren artilea arazo bihurtu da artzainentzat azken urteetan; izan ere, debekatuta dute ohiko hondakinen edukiontzietara botatzea. Arazo horri irtenbidea emateko asmoz, gaia aztertzeari ekin diote hainbat erakundek; hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, artzaintza sektoreko hainbat elkartek, nekazaritzako sindikatuek eta Landa Garapeneko elkarteek. Hausnarketa egin ondoren, momentuz, konponbide posible bat adostu dute guztien artean: hala, aurrerantzean, Belauntzako (Gipuzkoa) Cortes enpresa artilea biltzeaz arduratuko da eskualdez eskualde. Horren ostean, Nafarroako Artaxona herrian dagoen konpostatze plantara eramango du bildutako artile guztia. 

Urola Kosta eskualdean, esaterako, urriaren 21etik 30era bitartean, Azpeitiko Lapatx zabortegian jasoko dute latxa ardiaren artilea. Nahi izanez gero, bilketa enpresa baserrira bertaratu daiteke artilearen bila, gero Artaxonako konpostatze plantara eramateko.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.