Mirari Uriak Realarekin egin du debuta

Mirari Uria artxiboko irudi batean. (Reala)

Lehen aldiz sartu da azpeitiarra talde nagusiaren deialdian –bigarren taldeko jokalaria da–, eta minutu batzuk jokatzeko aukera izan zuen atzo Athleticen aurkako norgehiagokan. 76. minutuan zelairatu zen aurrelaria, Nerea Eizagirreren ordez.

Mirari Uria azpeitiarrak Realaren talde nagusiarekin egin zuen debuta atzo, igandea, Athleticen kontrako derbian. 16 urteko aurrelari azpeitiarra Realaren bigarren taldeko jokalaria da aurreko denboralditik, eta Gonzalo Arconada entrenatzaileak atzoko partidarako deialdian sartu zuen. Lehen aldiz sartu da azpeitiarra talde nagusiaren deialdian, eta minutu batzuk jokatzeko aukera izan zuen. Hain zuzen ere, 76. minutuan zelairatu zen, Nerea Eizagirreren ordez. Realak ezin izan zuen derbia irabazi: 0 eta 2 nagusitu zen Athletic Reale Arenan jokatutako partidan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide