Abereh bakarlariak kontzertua eskainiko du igandean Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko urr. 4a, 12:36

Abereh bakarlariak kontzertua eskainiko du igandean, 19:30ean hasita, Orkatz kultur elkartean. Erik Berganza Bizkaiko musikariak Laino eta belatz artean diskoa kaleratu zuen joan zen ekainean, eta hain zuzen ere, disko horretan jasotako zazpi abestiak eta 2017an kaleratu zuen Zaunka datoz arin laneko kantak eskainiko ditu Orkatzen. Soinu akustikoak lantzen ditu Abereh-k, baina azken lanean folkak ere pisu handia du. Gainera, distortsioak eta fuzz doinuak ere sartu ditu abestietan.