Santio eguneko txahalaren zozketak badu zenbaki sariduna

Elgoibarko Sallobente elkarteko kideek Santio egunean saldu zituzten zozketarako txartelak. 46.095 da saritutako zenbakia, eta haren jabeak elkarteko kideekin jarri beharko du harremanetan.

Elgoibarko Sallobente elkarteak txahal baten zozketarako txartelak saldu zituen Santio egunean herrian, eta elkarte horretako kideek zenbaki saridunen berri eman dute. Hain zuzen ere, 46.095 da saritutako zenbakia, eta haren jabeak elkarteko kideekin jarri beharko du harremanetan, txahala eskuratzeko. Saridunik agertuko ez balitz, 71.935 da ordezko zenbakia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide