2019ko santioak eta saninazioak

Nafarroako banderari omenaldia egin diote, beste urte batez

Uztarria.eus 2019ko uzt. 25a, 16:44

Nafarroako banderari omenaldia egingo diote gaur, Baserritarren eguna, Nabarralde Fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldekoek, 1512ko uztailaren 25ean sartu baitzen Albako Dukea Sakanan, Nafarroa osoaren konkistarekin jarraitzeko. Gertakari hura oroitzeko eta konkistak segitzen duela salatzeko antolatu dute beste urte batez ekitaldia.

10:30 pasatxoan hasi dute ekitaldia, Perez Arregi plazatik herriko plazara joan dira hainbat lagun, zapiak eta banderak banatuta, txistulariak lagun zituztela. Plazan Nafarroako ereserkiarekin eman diote hasiera ekitaldiari, eta ondoren, dantzak, hitzartzeak txalaparta, irrintziak, bertsoak, jotak eta kantak izan dira protagonista, eguzkiak bete-betean jotzen zuen plazan. Hain zuzen ere, Nafarroako banderari gorazarre egin diote eta askatasunaren aldarria zabaldu dute lau haizetara. Gainera, gonbidatu berezi bat ere izan da ekitaldian: Asisko Urmenetak leitu du pregoia.

Hona hemen, goizeko ekitaldiko irudi batzuk: