2019/07/20 10:30

XXXVII. Ollagorra eta II. Euskadiko kopa, usakume tiraketa

Odriako zelaian, Azpeitia
Datorren zapatuan, hilak 20, egun osoan zehar, XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatuko da Odriako zelaian, non EUSKADIKO II. kopa ere izango den. Ollagorra elkarteak antolatuta, goizez zein arratsaldez egingo dituzte tiraketak, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, hain zuzen. 2.000 euro egongo dira diru saritan, eta horrez gain, urdaiazpikoak, otarrak, gaztak, arropak... ere banatuko dira. Maila bakoitzeko lehendabizikoari garaikurra emango zaizkie. Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile guztiei eta bertara parte hartzera naiz ikustera eta animoak ematera gerturatuko diren herritar guztiei.