Txabola batek su hartu du Ezkuzta aldean

Madalena eta Ezkuzta artean mendi magalean dauden baratzeetako txabola batek su hartu du arratsaldean. Gasolindegiaren aurrez aurre dagoen txaboletako bat izan da su hartu duena. 18:30 eta 19:00 artean piztu da sua eta 19:00 alderako bertaratu dira suhiltzaileen bi kamioi. Haiek iritsi aurretik leherketa bat ere izan da su hartu duen txabolan; eztanda butano bonbona batek eragin duela azaldu dute gero lekuan zeuden poliziek. Izan ere, suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean trafikoari txandaka eman diote pasoa ertzainek. Kalte materialak izan badira ere, inork ez du minik hartu ezbeharrean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide