2019/06/29 02:00

Festak

Eliz kaleko Korputz jaiak

Azpeitia

12:30ean, trikitilariak ibiliko dira kalean zehar, eta 13:00etan, Itsaso taldeko dantzariek girotuko dute Eliz kalea. 19:30ean, trikitilarien txanda izango da, eta 20:00etan lagun arteko afaria egingo dute mendizaleen tabernan. 22:30ean, Imuntzo eta Belokiren emanaldia hasiko da, eta gauerdian festetako zozketa egingo dute.