2019/07/01 - 2019/07/02 Goizez

Udako tailerra: "M8 eta gero zer?"

Udako tailerra: "M8 eta gero zer?"
Emakumeen Txokoa, Azpeitia
M8ko mobilizazioen ondoren, hausnartzeko espazioa eraikiko dugu, ahuguneak eta indarguneak identifikatzeko. Jendarteko aldaketak ulertzeko eta feminismotik eman beharreko estrategia berrien inguruan hitz egiteko asmotan bilduko gara. *Ikastaroa emakume orori dago irekita, baina bereziki, mugimendu feministako eta M8a antolatzen aritu ziren herriko emakumeei. *Izena-ematea ezinbesteakoa da. Azken eguna, ekainaren 28an. Bideratzaileak: Joxemi Zumalabeko kideak. Uztailaren 1 eta 2an, 10:00etatik 13:00etara.