Arrosaz

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi 2019ko mai. 16a, 13:30

Miren Gorrotxategik Urola Kostako Hitza egunkariaren 'Puntuka' atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

Artikulu hau idazten hasterako, amari deitu diot:

―Ama, zergatik txikitan ez zenidan arropa arrosarik erosten?

―Ez zitzaidalako arrosa batere gustatzen ―ez du zalantza izpirik egin. ―Ja. Eta zergatik ez zitzaizun gustatzen?
Arnasa hartu du sakon.

―Ba… ez dakit.

Banuen txikitan logela goitik beheraino arrosaz margotua zuen lagun bat. Ze inbidia genion guztiok! Eta gauzak ez dira asko aldatu: a ze poza hartzen duten zenbait ikaslek, azterketak boligrafo arrosaz erantzuteko baimena ematen diedanean. Baditut Instagramen goitik behera arrosaz jantzitako alaben argazkiak jartzen dituzten lagunak, “Amaren gogoz kontra” edo antzeko iruzkinak gehitu ohi dituztenak. Zenbat buruko min, kolore txatxu batek! Eta, zer, eta, koloreak, izatez, ez dira existitzen.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.