Ilunpeko infantilak, azpitxapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2019ko api. 1a, 10:04

Infantil mailako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan azpitxapeldun postua eskuratu dute Ilunpe pilota elkarteko kideek. Lehenengo eta bigarrengo mailan lehiatu ziren azpeitiarrak, eta finalak galdu bazituzten ere, oroigarriekin itzuli ziren etxera.