Txirrindularitzako Jubenilen XXXVII. San Jose Saria jokatuko dute igandean

Uztarria.eus 2019ko mar. 6a, 11:22

Lasterketa 16:00etan hasiko da anbulatorio aurretik, eta Loiola hotelaren parean bukatuko da. Txirrindulariek honako ibilbide hau osatu beharko dute: Azpeitia-Iraeta-Zestoa-Azpeitia-Arroagoia-Zestoa-Azpeitia-Errezil-Azpeitia-Altzarte-Loiola.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Jubenilen XXXVII. San Jose Saria jokatuko dute igandean, matxoaren 10ean, Azpeitian. Lasterketa 16:00etan hasiko da anbulatorio aurretik, eta Loiola hotelaren parean bukatuko da. Txirrindulariek honako ibilbide hau osatu beharko dute: Azpeitia-Iraeta-Zestoa-Azpeitia-Arroagoia-Zestoa-Azpeitia-Errezil-Azpeitia-Altzarte-Loiola. Bi ordu inguru iraungo du probak, eta aurreneko txirrindularia 18:00ak pasatxo iritsiko da helmugara. 

Oier Lazkano txirrindulariak (Elproex-Iturribero) irabazi zuen Jubenil mailako XXXVI. San Jose Saria. Proba osoan zehar aurrena joan zen Lazkano, eta hala amaitu zuen lasterketa. Bigarren sailkatu zen Luken Carbayeda (Bazpi) eta hirugarren, berriz, Jon Astigarraga (Ciclos Iturriaga). Guztira, 163 txirrindularik parte hartu zuten proban.