Martxoaren 8an

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, gizonezkoen asanblada irekia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2019ko ots. 25a, 20:36
Iazko Martxoaren 8ko artxibo irudia.

Gizonezkoek greba feministarekin bat nola egin eta zer ekarpen egin dezaketen azalduko dituzte batzarrean. Izan ere, gizonezkoek greba egunean egingo diren ekintzetan laguntzeko aukera izango dute. Sindikatu Zaharrean izango da bilkura, 21:00etan hasita. 

Datorren Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egin nahi duten gizonei zuzendutako asanblada irekia izango da bihar, asteartea, Sindikatu Zaharrean. "Gizonok nola egin dezakegu greba feministarekin bat? Zer ekarpen egin dezakegu? Nola? Zer paper jokatzen dugu? Galdera horiei erantzuteko asmoz, greba babesteko eta Martxoaren 8an  egingo diren ekintzetan laguntzeko bilduko gara", azaldu dute batzarraren deitzaileek. Bilkura 21:00etan hasiko da, eta interesa duen oro hurbil daiteke bertara.