2019/02/27 19:00

"Gurasoek ere jokatzen dute" hitzaldia

"Gurasoek ere jokatzen dute" hitzaldia
Sanagustin kulturgunea, Azpeitia
Gurasoek kirolean duten parte-hartzea hizpide izango du Aritz Olagoi kirol-psikologoak. Lagun Onak futbol taldea 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil urte hasieratik. San Sebastian jaietan urteurreneko irudia aurkeztu eta Zuhaitz Eguneko landaketan parte hartu ondoren, hurrengo hitzordua antolatu du; hitzaldia. "Gurasoek ere jokatzen dute" hitzaldia otsailaren 27an izango da, 19:00etan Sanagustin kultugunean, eta Aritz Olagoi kirol-psikologoa izango da hizlaria. Futbola bihotzean, balioak zelaian leloarekin hasi du urteurrena futbol taldeak, eta hitzetatik ekintzetara igaroz, egi bihurtu nahi ditu asmoak. "Kiroletik haratago joan nahi dugu, eta balioetan jarri fokua. Horregatik, gure neska-mutilen balioak lantzeaz gain, gurasoen parte-hartzea ere aztertu nahi dugu. Izan ere, gurasoen parte-hartzea garrantzitsua da, kirola tresna hezigarria bihurtzeko", agertu du Iñigo Arregi lehendakariak. Arregik Azpeitiko herritar eta eragile desberdinak hitzaldian parte hartzera gonbidatu ditu.