2019/02/09 11:00

hitzaldia

Iraultzatik ikasten zikloa: Euskal brigadisten bizipenak Rojavan

Iraultzatik ikasten zikloa: Euskal brigadisten bizipenak Rojavan
Gaztetxea, Azpeitia

Hitzaldian zehar hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola Kurdistango Askapen Mugimendua, Rojavako iraultza, militantzia ereduak eta antolakuntza moduak, Ekialde Hurbileko geopolitika eta Kurdistango emakumeen borroka. "Zein hausnarketetatik dator historikoki mugimendu kurdoak aldarrikatutako estatu propio baten gaur egungo ukapena? Zeintzuk dira XXI. mendeko iraultza batek dituen elementu garrantzitsuenak?"· Galdera horiek dira zapatuko hitzaldian mahai gainera aterako dituzten batzuk.