Aldaketak Gaztetxeko zirko tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko abe. 28a, 09:41

Jende gehiagorena iritsi asmoz, Azpeitiko Gaztetxeak zabaldu egin du urtarrilaren 3an egingo den zirko tailerrean parte hartzeko adin tartea. Izan ere, ikastaroaren helburua da gaztetxoenek zirkoaz gozatzea ekintzak egin bitartean. Beraz, 6 urtetik 12 urtera arteko haurrek eta gaztetxoek eman dezakete izena Hoi Denk Zirkue! ikastaroan.

Bi orduko tailerra izango da, 11:00etatik 13:O0etara, eta ez da ordaindu beharrik izango. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez egin behar dute izen-ematea, azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera mezu bat idatzita, tailerrera animatuko den pertsonaren izen-abizenak eta adina zehaztuz. Horretarako azken eguna abenduaren 30a izango da.

Behin tailerra amaituta, arratsalden jarraituko du zirkoak Gaztetxean. Izan ere, 18:30ean irekiko dira Hoi Denk Zirkue! ikuskizunerako ateak, eta 19:00etan hasiko da emanaldia.

Etorri, parte hartu, eta zirkoaz gozatu!