Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrenak emandakoaz, aldizkari digitala

Erabiltzailearen aurpegia
(aldizkari digitaleko azala)

(ikusteko, egin klik) Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizuna izan da herrian aurten, urtarrilaren 9tik otsailaren 13ra artean, horretarako sortutako Herri Batzordeak antolatuta. Ospakizunaz bere garaian hedabideetan, Interneten eta sare sozialetan informatu ostean, orain, sokamuturzaleen urte berezi honi adio esateko sasoian, aldizkari digital bat osatu du Herri Batzordeak. 56 orrialde dauzka, eta koloretan dago. Oso grafikoa da.

Atalak: azala; sarrera; ospakizunaren balorazioa; Herri Batzordea eta egitaraua; argazki liburua; Etxe Zurineko irteera; ekitaldi nagusia; pelikula; esandakoak; kontzertua; karroza; omenaldia; elkarrizketa (Joxe Luis Aizbitarte); aurtengo sokamuturreko argazkiak; irteera guztien bideoa (*); beste une batzuk; bertsoak eta oharrak; eskerrak.

*bideoa: aldizkaria digitala denez, loturak egiteko aukera ematen du, eta ekinbide batzuen bideoetara linkak jarri ditugu; klik batekin, bideoa ikusgai.

Aldizkari digitaleko orrialde batzuk:

Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrenaz aldizkari digitala, osorik

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide