2018/12/15 17:00

Hirugarren Mailako Liga: Lagun Onak - Pasaia

Hirugarren Mailako Liga: Lagun Onak - Pasaia
Garmendipe futbol zelaia, Azpeitia

Hirugarren Mailako 17. jardunaldiari dagokion partida jokatuko da larunbatean 17:00etan Garmendipen. Lagun Onak eta Pasaia izango dira aurrez aurre. Lagunek denboraldi hasiera kaskarra egin badu ere, orain bi jardunaldi entrenatzailea aldatu, eta azken bi neurketak irabazi ditu. Behetik gorantzako bideari jarraitzeko etxean ezin dute puntuek ihes egin. Larunbatean, beraz, Garmendipen nahi zaituztegu!