2018/12/01 22:30

Kontzertua: Mikel Laboa hamaika ahotsetara

Kontzertua: Mikel Laboa hamaika ahotsetara
Sanagustin kulturgunea, Azpeitia
Laboaldia ez da omenaldia egiteko bakarrik, ez bere lanaren alderdi guztiak ezagutzera emateko soilik, baizik eta sortzaile berriei ateak irekitzeko, sortzeko grina kutsatzeko, mundua nork bere erara eman dezan laguntzeko. Mikel Laboa hamaika ahotsetatik entzungo dugu, herriko 36 musikari baino gehiagoren parte hartzea izango duen kontzertuan.