2018/11/18 19:00

Buffalo

Buffalo
Sanagustin kulturgunea, Azpeitia
Musikalki, Jazza eta rocka uztartzen dituen taldea dugu Zarauztarra. Hirukote moduan, musika instrumentala jorratzen dute. Inguruotan aurki daitekeen klase eta estilo gehien duen taldeetako bat da, inongo dudarik gabe. David Gorospek (bateria), Ander Ederrak (gitarra) eta Joanes Ederrak (baxua) osatzen dute rock instrumentaleko talde hau. Donostiako Jazzle akademian ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten eta aurrez parte hartu zuten proiektuekin alderatuz zerbait libreagoa eta pertsonala egiteko asmoari heldu zioten. Hiru lan argitaratu ditu, azkenengoa Ulu (2018). Besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean jo du taldeak.