2018/10/13 17:00

Lagun Onak-Alaves

Lagun Onak-Alaves
Garmendipe futbol zelaia, Azpeitia
Hirugarren Mailako 8. jardunaldian Lagun Onak eta Alaves ariko dira nor baino nor Garmendipen. Larunbatean izango da neurketa, 17:00etan hasita. Talde azpeitiarra, sasoi hasiera gorabeheratsu samar baten ostean, etxetik kanpo lehen hiru puntuak lorturta iritsiko da partidara. Pasa de jardunaldian Realari irabazi zion Zubietan 0 eta 1. Sailkapenean bederatzigarren da taldea hamar punturekin. Aurkari zaila izango du aurrean, ordea. Alavesek zazpi partidetatik bakarra baino ez du galdu (lau garaipen eta bi berdinketa). Arabarrak laugarren dira hamalau punturekin. Esan beharrik ez dago taldeak zaleen laguntza beharko duela partida aurrera ateratzeko. Larunbatean Garmendipen ikusiko dugu elkar!