2018/10/06 16:00-20:00

Ikuskizuna

Duchenne gaixotasuna dutenei laguntzeko elkartasun ekitaldia

Duchenne gaixotasuna dutenei laguntzeko elkartasun ekitaldia
Betharram ikastetxean, Azpeitia

Iren 7 urteko ume azpeitiarrak duchenne distrofia muskularra du, eta hari eta gaitz hori duten gainontzeko umeei laguntzeko ekitaldi solidarioa antolatu du Irenen familiak. Umeentzako puzgarriak, festa eta merendola izango dira larunbatean Betharram ikastetxean, eta Jon Guridi eta Igor Zubeldia Realeko jokalariak bertan izango dira autografoak sinatzen. Bost euro ordaindu beharko da ekitaldirako sarrera, eta bertan bildutako dirua Duchenne Parent Project elkarteak ikerketara bideratuko du. Horrez gain, eskertuko dute bertara plastikozko tapoiak eramatea.