2018/10/04 19:30

Oilagor ehiza denboraldirako txartelen tramitazioak

Ollagorra elkartea, Azpeitia

Elkartean bertan egin daitezke tramitazioak, irailaren 20an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean. 2018-2019ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu du Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute, irailaren 20an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean. Urriaren 4ean, osteguna, ordutegi eta leku berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.