Eskuragarri daude The Posies musika taldearen kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko uzt. 16a, 17:32

Ken Stringfellow eta Jon Auer buru dituen talde ezaguna da The Posies, eta 30. urteurrena ospatzera etorriko da Sanagustin kulturgunera, Son Estrella Galicia biraren barruan. Urriaren 7an eskainiko du zuzenekoa Azpeitian, baina sarrerak gaur jarri dituzte salgai Sanagustin kulturgunean. Kontzertura bertaratu nahi dutenek, kulturgunean bertan nahiz Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura ditzateke sarrerak. 

The Posies 90. hamarkadan sortu zen, Ameriketako Estatu Batuetako Bellingham hirian. Rock alternatiboaren eta grunge mugimenduaren ikurretako bat izan zen. Beren Pop ingelesa gitarra zaratsuekin nahasiz melodia berezia sortu zuten. 30 urte bete dituzte, eta horren aitzakian kontzertu bira handi bat prestatu dute. Zapalduko dituzten herrien artean dago Azpeitia, eta beren doinuak eskainiko dituzte Sanagustinen, musika taldearen jarraitzaileen gozamenerako.