2018/04/19 18:00

Liburutegi zerbitzua Urrestillan eta Ipuinaren Ordua

Urrestillako balio anitzeko gelan, Azpeitia

Hilabetean behin Azpeitiko Udal Liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua da. Urrestillako balio anitzeko gelan, 18:15etik 19:15 arte, liburutegiko liburu, pelikula eta bestelako dokumentuak maileguan hartzeko aukera izango da. Oraingoan, Liburuaren Egunaren ospakizunen barruan, Ipuinaren Ordua saioa bertan egingo da.