Soinu tropikalak ardatz dituen Tremenda Jauria taldeak eskainiko du gaur gaueko lehen kontzertua, 23:00etan hasita. Cumbia, reggaetoia, merengea edo moombahtoa bere egin ditu talde madrildarrak, eta erritmo biziko doinuak entzuteko parada izango dute Sanagustinera joaten direnek. Gaueko bigarren kontzertua, berriz, Donostiako Skakeitan taldeak eskainiko du, Galera diskoarekin. Kontzerturako sarrerak Internetez eros daitezke edo emanaldiaren aurretik leihatilan, 10 euroren trukean.