Pazko Astearen barruan, lurrun trenaren hiru bidaia eskainiko ditu Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan.
Zapatuan trenak bi joan-etorri egingo ditu Lasaora. Aurrena 12;30ean irtengo da; bigarrena, aldiz, 18:00etan. Igandean, hilak 8, joan-etorri bakarra egingo du lurrun trenak, eta 12:30ean irtengo da Burdinbidearen Euskal Museotik.