Cristian Cretuk irabazi du infantil mailako Jose Benitoren oroimenezko xake txapelketa

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 12:00

Joan den zapatuan Jose Benitoren oroimenezko xake txapelketa jokatu zen Errenteriako Beraun kirol eta kultur elkarteak antolatuta. Alebin eta infantil mailako gaztetxoak aritu ziren lehian 10:00etan hasita, eta jokalari bakoitzak zazpi partida jokatu zituen. Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Cristian Cretu azpeitiarrak, eta sei partida irabazita eta bat berdinduta, bera izan zen txapelduna.

Bestalde, zapatuan bertan hasi zen Donostiako Nazioarteko Opena, eta zapatu honetan bukatuko da. Bederatzi jardunaldi jokatuko dituzte federatutako xakelariek, eta bertan parte hartzen ari dira Eneko Alberdi, Aitor Elustondo, Iñaki Uranga, Julen Uranga eta Gorka Uranga.