Nerea Berasategi bigarren, taldekako Espainiako Duatloi Txapelketan

Uztarria.eus 2018ko mar. 26a, 15:35

Nerea Berasategi Saltoki Trikideak taldeko atleta azpeitiarra azpitxapeldun izan da taldekako Espainiako Duatloi Txapelketan. Emakumeen Bigarren Mailan lehiatu zen azpeitiarra Saltoki-Trikideakeko taldekideekin batera, eta bigarren postua lortu zuten Boiron (Galizia) jokatutako txapelketan.

Nafarroako Saltoki-Trikideak taldeko kideek Espainiako Duatloi Txapelketa irabazi egin zuten; tartean, Berasategik.