'Los archivos del Pentagono' eta 'Paddington 2' filmak izango dira datozen egunetan ikusgai

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 10:13

Los archivos del Pentagono eta Paddington 2 filmak ikusi ahal izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Aste Santuko egunak direla-eta antolatu ditu Kulturaz kooperatibak saioak, eta ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean izango dira saioak.

Los archivos del Pentagono filma (AEB, 2017) Steven Spielbergek zuzendutako drama generoko lana da, eta lautan emango dute Soreasun. Paddington 2 filma (Erresuma Batua, 2017), berriz, Paul Kingek zuzendutako komedia da, eta bitan ikusi ahal izango da datozen egunetan.

Hona hemen, film emanaldi guztien egitaraua:

Martxoak 29, osteguna

19:30. Los archivos del Pentagono.

Martxoak 30, ostirala

19:30. Los archivos del Pentagono.

Apirilak 1, igandea

16:30. Paddington 2.

19:30. Los archivos del Pentagono.

Apirilak 2, asteartea

16:30. Paddington 2.

19:30. Los archivos del Pentagono.