Apirileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Emakumeak pilotari

Apirilaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Emakume Master Cup txapelketan murgilduta ibili diren bost azpeitiarren esperientziak eta bizipenak jasoko dituen erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Maddi Unanue, Alaitz Badiola, Oihana Orbegozo, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue dira protagonistak. Beraiek erakutsi dute emakumeak ere pilotari badirela.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide