Lampedusako Gurutzea herrira iritsiko da bihar

Uztarria.eus 2018ko mar. 21a, 12:52

Lampedusako gurutzea Azpeitira iritsiko da bihar. Hain zuzen ere, 2013an Italiako kostaldean desagertu ziren migratzaileek erabilitako txalupa zatiekin egindako gurutzeak hiru geldialdi egingo ditu biharko egunez herrian. 09:00etan Iraurgi Ikastetxera eramango dute gurutzea, 15:00etan Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara eta 18:30ean Loiolako Santutegira iritsiko da.

Lampedusako gurutzea Azpeitira iritsiko da bihar. Hain zuzen ere, 2013an Italiako kostaldean desagertu ziren migratzaileek erabilitako txalupa zatiekin egindako gurutzeak hiru geldialdi egingo ditu biharko egunez herrian. 09:00etan Iraurgi Ikastetxera eramango dute gurutzea, 15:00etan Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara eta 18:30ean Loiolako Santutegira iritsiko da. Iristen denean hasita, Santutegiaren atzeko zelaietan barrena ibilbidea egingo dute gurutzeari harrera egiten dioten herritarrek.

Gurutzea Francesco Tuccio artistak egin zuen hondoratze hartan hil ziren 300 lagunen oroimenez, eta migratzaileek bizi duten egoera gordinaren isla bilakatu da obra. Hainbat lekutan izan da ikusgai, hala nola Londreseko British Museumen, eta harrezkero Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro da.