Sutea piztu da Lasao inguruko pinudi batean

Uztarria.eus 2018ko mar. 11a, 17:03

Lasao inguruko pinudi batean sutea piztu da gaur eguerdi partean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Anardi industriagunetik gertuko baso batean (argazkian) piztu da sua. Larrialdi zerbitzuak bertara joan dira eta 13:30erako kontrolpean zuten sua, nahiz eta suhiltzaileek bertan jarraitzen zuten, zaintza lanetan. Ez dute zehaztu kalteak zenbaterainokoak izan diren.