Etxe bateko teilatupe puska kalera, Urrestillan

Uztarria.eus 2018ko ots. 14a, 10:55

Urrestillako Kalebarrenako zati bat hesituta dago astelehenetik. Izan ere, herenegun goizean kale horretako 6 zenbakidun etxeko teilatupeko zati bat erori egin zen (argazkian), eta harri eta masa puskak jausi ziren kalera, inori kalterik eragin gabe, zorionez. Etxea hutsik dago, ez da inor bizi bertan. Kalera eroritako hondakinak jaso eta zinta batekin hesitu zuten lekua Azpeitiko Udaleko langileek astelehenean bertan.