Errimeren eta Anariren kontzertuak izango dira gaur Gaztetxean

Uztarria.eus 2018ko ots. 9a, 08:55

Errime taldearen eta Anariren kontzertuak izango dira gaur, ostirala, Gaztetxean. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta aurrena Errime igoko da oholtzara.

Jon Gurrutxaga, Unai Martinez, Felipe Murillo eta Asier Aizpuru azpeitiarrek eta Paul Beitia eta Patxi Gabilondo zarauztarrek osatzen dute Errime taldea, eta 2016an kaleratu zuen aurreneko diskoa, Errime. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker grabatu zuten diskoa. Hona hemen iazko martxoan Errimeko kide Jon Gurrutxagari egindako elkarrizketa.

Anarik 2015ean Zure aurrekari penalak estudioko lana kaleratu zuen. Disko haren jarraipen gisa, Epilogo bat lan laburra argitaratu zuen azkoitiarrak 2016aren hondarrean.